Herri galdeketa

Erabakitze eskubidearen aldeko musika jaialdia egingo dute gaur, barikua

Debagoiena Zuzenean saiorako egindako elkarrizketa.

Erain Debagoienak antolatuta musika jaialdia egingo dute, gaur, barikua. 20:00etan izango da, kultura etxean, 3 euroren truke. Musikariak izango dira: Enbata taldea, Sara Alonso eta Beñat Arizabaleta. 

Sara Alonso aramaioarrak eta Beñat Arizabaleta aretxabaletarrak Euskal Telebistako Izarrak kalean saioan parte hartu zuten. Alonso gazteak, gainera, kantu saioa irabazi zuen: Zarauzko finalean Bruno Marsen Marry You abestu zuen. 

Enbata taldeak dantzan jarriko ditu entzuleak.  

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.