Aramaioko Udalak errenta aitorpena euskaraz egitera gonbidatzeaz gain, honela arrazoitu du:
- Osotasunean euskaraz bizitzeko, eremu guztietara zabaldu behar dugulako gure hizkuntza.
- Udalerri euskaldunetako herritarrok eredu garelako euskarari dagokionean.
- Administrazioarekin euskaraz aritzeko eskubidea eta beharra dugulako euskaldunok.
- Errenta aitorpena euskaraz eginez, administrazioaren euskalduntzean ere eragiten dugulako.
Errenta aitorpena euskaraz egiteko moduak dira:
- Mekanizatuan: hitzordua eskatzerakoan adieraz ezazu Ogasunarekin harremanak euskaraz izan nahi dituzula.
- Autolikidazio proposamena: jasotako proposamena onartzerakoan euskaraz egin nahi duzula esan eta aurrerantzean Ogasunak euskaraz bidaliko dizkizu agiriak.
- Internet bidez: errenta programaren euskarazko bertsioa jaso internetetik eta hobetsitako hizkuntza atalean euskara aukeratu.