Udalean jaso dute kexa gertatutakoaren berri emanez: Zabola eta Untzilla arteko errepide ertzean hildako ardiak utzi ditu norbaitek birritan azken hilabetean.
Doako zerbitzua
Aldundiko nekazaritza sailak doako zerbitzua eskaintzen du horrelako kasuetan. Udalak gogorarazi nahi du zerbitzu hori erabili behar dela: 945 18 17 67 zenbakira deitu eta hildako animaliak jasotzera etortzen dira.
Osasun arazoak sor daitezke
Alkateak zerbitzua erabiltzeko deia egiten du: "Denon onurarako delako eta bestelako ekintzek higiene eta osasun arazoak ekar ditzaketelako".