Aramaioko produktuekin eta Aramaioko dendetako produktuekin osatutako lau otarra zozkatuko dituzte maiatzean zehar. Saria jasoko dute maiatzaren 6ko, 13ko, 20ko eta 27ko ONCEko Cuponazoko sari nagusiko azken hiru zenbakiak dituzten txartelek.
Txartel bakoitzak sari bakarra jaso dezake –errepikatuz gero ekainaren 3ko zenbakia hartuko da kontuan–.
Euro bat
Txartelak abesbatzako kideek salduko dituzte euro baten truke, eta otarrak ekonomatuan egongo dira ikusgai.
Dirua ateratzea da helburua
Helburua da abesbatzarendako diru pixka bat ateratzea: "Diru gehiena saritan banatuko dugu". Orain dela 14 urte sortu zuten haurren Papargorri abesbatza. Zortzi urterekin has daitezke kantuan; egun, hiru edo lau taldetan banatuta daude haurrak.