Aplikazio informatiko horien bitartez, udalek errolda agiriak, zerga ezberdinak eta banku likidazioak egiten dituzte, besteak beste.
Aplikazio horiek martxan jarri zirenetik eskatu izan du Aramaioko Udalak euskarazko bertsioa ere izatea. "Bada oraindik ere hutsune asko" daudela adierazi du alkateak. Hori horrela, Aldundiari eskatu diote "arazoa konpontzeko" eta "eurekin elkartzeko eskaera" egingo du Aramaioko Udalak.
"Udalean euskaraz lan egiteko eta herritarrei beraien hizkuntza eskubideak bermatzeko" konpromisoa berretsi du Udalak.