Gimnasioa urez berriro ez betetzeko, ura behin behinekoz bideratu egin zen eta makina batekin eskola barruko eta inguruko hartuneak garbitu egin ziren. Azken egunetan egin duen euriarekin ikusi dute aparkalekura eta kalera ez dela lehen beste ur jausten.
Ingurunea txukundu dute
Gainera, obra aprobetxatu dute eskola atzeko arbolak kentzeko eta ingurua txukuntzeko.
Eserita egoteko gunea
Herritar bati ingurune horretan eserita egoteko gune bat atontzeko baimena eman zaio.