Oinezkoen eta plater-tiro guneko erabiltzaileen elkarbizitza hobetzeko asmoarekin, hainbat puntu adostu dituzte Kurtzeta Gain elkarteak eta Udalak.
- Martxoaren 1etik irailaren 31ra egongo da zabalik plater-tiro gunea.
- Erabiltzen denean, Kurtzeta Gain elkartekoek seinaleak jarri beharko dituzte behean eta goian, eta bukatzen dutenean kendu.
- Entrenamendu egunak izango dira: eguen, bariku, zapatu eta domeka arratsaldeak.
- Elkarteak zehaztu duen sariketa egutegia da:
- Apirilak 23, Eki udaberri saria, goizez eta arratsaldez.
- Maiatzak 7, Arabako txapelketa, goizez eta arratsaldez.
- Ekainak 18, Añai saria, arratsaldez.
- Uztailak 2, San Martin saria, arratsaldez.
- Uztailak 10, Santamaiñak, arratsaldez.
- Irailak 3, Kurtzeta Gain saria, goizez eta arratsaldez.
- Irailak 24, Anboto saria, arratsaldez.