Ehiza-barruti berrituaren berri emango da Arabako lurralde historikoaren aldizkari ofizialean 2016ko apirilaren 22an argitaratuko den iragarkian.
Argitaratzen denetik 15 egun balioduneko epean, kontrako idazkirik aurkezten ez dutenek, ulertuko da isil bidezko baimena emango dutela euren lur zatia barrutian sartzeko.
Hortaz, lur zatiren bat dutenek eta ehiza-barrutitik kanpo utzi nahi dutenek, horren berri emanez idatzi bat aurkeztu beharko dute Aramaioko Udalean apirilaren 23tik maiatzaren 11ra bitartean –biak barne–.