Udalekuak uztailaren 6tik 22ra izango dira, goizez, 9:30etik 13.30era. Azkeneko egunean, balorazioa egingo dute.
Begirale izateko baldintza
Begirale izateko baldintza da 17 urte izatea, eta baloratuko da: begirale titulua edo magisteritza ikasketak izatea; EGA titulua izatea; umeekin esperientzia izatea; eta, Aramaiokoa izatea.
Begiraleek formazioa jasoko dute
Begirale guztiek formazioa jasoko dute ekainaren 11n –derrigorrezkoa izango da–. Soldata izango da 310 eurokoa.
Izena eman maiatzaren 31 baino lehen
Interesatuek maiatzaren 31 baino lehen eman beharko dute izena, zuzenean Ana Muñoarekin egonda –arratsaldez ludotekan: 945 445374–.