Final gogorra jokatu zuten Errasti eta Perez pilotari gazteek. Emaitza izan zen: 3-1 (set) aramaioarren alde.
Olaizola, txapeldunorde
Beste finala Julen Olaizolak jokatu zuen. Infantil A mailan buruz burukoa jokatu zuen Laudioko Amondo pilotariaren aurka. 16-13 nagusitu zen Amondo. Ondorioz, Arabako txapeldunorde geratu zen Olaizola.
Zorion-mezua
Pilota elkartekoek pilotariak "zoriondu" nahi dituzte egin duten "denboraldi onagatik". Era berean, gurasoak eskertu nahi dituzte erakutsitako konpromisoagatik.
Euskal Herrian barrena
Aramaioko pilotariak Euskal Herriko hainbat pilotalekutan ibiliko dira datozen hilabeteetan hainbat txapelketa jokatzen.