Lau saioa jokatuko dituzte guztira, eta finala Legution izango da, maiatzaren 13an. Ozaetan jokatutako lehenengo saioan Izar Mendiguren nagusitu zen; eta, bigarrenean Oihane Perea.
Egubakoitzean, apirilaren 22an, Aguraingo Zabalarte etxean, 20:30an, hirugarren kanporaketa jokatuko dute. Marta Ugarte gai-jartzailearen eskutik Manex Agirrek, Zigor Enbeitak, Felipe Zelaietak eta Asier Rubiok kantatuko dute.