Generoaz eta hezkuntzaz jardungo du Amelia Barquinek. Filologia hispanikoan doktorea da Barquin, eta Arrasateko Zientzia Hezkuntzen fakultatean Kulturarteko hezkuntzako irakaslea. Huhezi fakultatean Elea taldeko koordinatzailea ere bada eta Kinka izeneko bloga dauka Barquinek.
Maiatzaren 26an, eguena, izango da hitzaldia 17:30ean eskolako liburutegian.