Gaur hasiko dute ortuzaintza ekologikoaren gaineko ikastaroa

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko apirilaren 11

Ortuzaintza ekologikoaren gaineko ikastaroak 15 orduko iraupena izango du, eta gaur hasiko dute, 18:00etan, udaletxean. Arantza Arrienek erakutsiko ditu lurraren, landareen eta landaketa tekniken gaineko hainbat sekretu.

Arantza Arrien izango da irakaslea eta landuko dituzten gaiak izango dira:

  • Lurraren emankortasuna, konposta.
  • Haziegia eta landare ekoizpena.
  • Landaketa eta planifikazio teknikak.
  • Txandakako laborantza.
  • Gaixotasunen prebentzioa.

 

Apirilean zehar izango da ikastaroa

Ikastaroa gaur hasiko da, apirilak 11, eta jarraipena izango du apirilaren 12an, 14an, 18an, 19an eta 21ean. Aramaioko Udalak, Arbel kooperatibak eta Hazi fundazioak antolatu dute ikastaroa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak