Arabako Foru Aldundia eta Aramaioko Udala lankidetzan arituko dira Bizente Goikoetxea omentzeko. Aramaioko musikaria hil zeneko 100. urteurrena beteko da aurten –apirilaren 9an, hain zuzen–. Urte osoan zehar egingo dituzte ekitaldiak. Ekitaldien inaugurazioa hilaren 16an, zapatua egingo dute, Aramaion bertan.
Goikoetxearen ekarpenak
Aurkezpenean parte hartu dute Igone Martinez de Luna Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatuak eta Lierni Altuna Aramaioko alkateak. Diputatuak arabar artistaren garrantzia goraipatu du: “Gizon hark ekarpen handia egin zion erlijio musikari, eta bere lanak kontinente osora hedatu dira. Nahikoa da Miserere mei Deus lan ezaguna aipatzea, bere balioa nabarmentzeko; bai eta beste obra batzuk ere, hala nola Salve Regina edo Christus Factus est moteta".
Egitaraua
- Apirilaren 16an, zapatua, ekitaldien egitarauaren inaugurazioa.
- Ekainaren 18an, zapatua, Araba abesbatzaren eta Gasteiz Camerataren kontzertua, Aramaion.
- Abuztuan, Organo kontzertua.
- Irailean, Araba abesbatzaren eta Gasteiz Camerataren kontzertua (Santa Maria Katedralean).
- Urrian, Araba abesbatzaren eta Gasteiz Camerataren kontzertua (Amurrion).
- Urrian, mahai ingurua eta Goikoetxeari buruzko liburuaren aurkezpena.