Bertso eskolen arteko desafioa herriko kaleetan izango da

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko api. 8a, 13:35

Bertsotruk egitasmoko lehenengo desafioa egingo dute bihar, zapatua, Aramaion. Hernaniko, Zumarraga-Urretxuko eta Aramaioko bertso eskolak elkartuko dira. Bertso bisita gidatua eta bertso afaria egingo dute.

Bertsotruk egitasmoak bertso eskolen arteko harremanak sustatzea du helburu. 26 bertso eskolak parte hartu dute egitasmoan, eta multzoak osatu dituzte. Aramaiok, Hernanik eta Zumarraga-Urretxuk osatu dute multzo bat. 

Bisita gidatua eta afaria

Bihar, zapatua, Aramaion egingo dute desafioa hiru bertso eskolek. 18:30ean bertso bisita gidatua egingo dute Aramaioko kaleetan Amillena taldearekin. Ondoren, 21:30ean, bertso afaria izango dute Marixekan. 

Afarirako izena emateko deitu 688 62 70 89 telefonora (Xabi).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak