Aldundiko udalekuetan izena emateko epea gaur hasiko da

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko apirilaren 4a

Aramaioko umeak udalekuetan.

Arabako Foru Aldundiko udalekuetan izena emateko epea apirilaren 4tik apirilaren 14ra bitartekoa izango da. Hiru aukera eskainiko dituzte: udalekuak, mintzagunea eta gazte bidaiak. Programak udaletxean kontsultatu daitezke.

Gaur hasi eta datorren asteko eguenera arte egongo da Aldundiko udalekuetan izena emateko aukera. Programak udaletxean kontsulta daitezke. Hiru aukera daude:

  • Udalekuak: 7-13 urte bitarteko umeei zuzenduta.
  • Mintzagunea: 9-14 urte bitarteko umeei zuzenduta.
  • Gazte bidaiak: 14-17 urte bitarteko gazteei zuzenduta

Izena emateko bidea

Informazio gehiago eta izena emateko aukera ondorengo helbidean egongo da: Gazteriaren Foru Erakundea, Jesusen zerbitzariak 5, behea. Gasteiz. Telefono zenbakia: 945 181 995. Interneteko atarian ere eskura daiteke informazioa. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak