Apirilaren 11n,12an, 14an, 18an, 19an eta 21ean izango da ikastaroa, 18:00etatik 20:30era udaletxean. Prezioa izango da: 36 euro.
Landuko dituzten gaiak
Arantza Arrien izango da irakaslea eta landuko dituzte gaiak izango dira:
- Lurraren emankortasuna, konposta.
- Haziegia eta landare ekoizpena.
- Landaketa eta planifikazio teknikak.
- Txandakako laborantza.
- Gaixotasunen prebentzioa.
Izena eman udaletxean
Izena eman behar da apirilaren 8a baino lehen, udaletxean, eta han ordaindu beharko da.
Aramaioko Udala, Arbel kooperatiba eta Hazi fundazioa dabiltza ikastaroa antolatzen.