Ordubete eta erdi iraun zuen kontzertuan, garai ezberdinetako euskal kantuen errepasoa egin zuten, trikitiaren eta pandero doinuez gainera, gitarrarekin, baxuarekin eta bateriarekin jantzita.
"Oso polita izan zen. Gure eskolako ikasleei ikasten ari diren musika tresnekin zenbat gauza ezberdin sortu daitezkeen ikustarazi gura genien; eta, era berean, herritarrei erakutsi gura genien eskolan egiten den lana. Bergarako musikariez gainera, Xabi Igoa eta Peru Abarrategi herriko bertsolariak eta Maria Izaga abeslaria ere gonbidatu genituen. Kultura etxeko emanaldiaren ostean, 40 lagun elkartu ginen Añai tabernan afaltzeko", azaldu du Saioa Uriartek, Trikiti eskolako zuzendaritza taldeko kideak.