Arabako haur abesbatza txikiek kontzertu berezia eskainiko dute Aramaion

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko mar. 11a, 10:00
Arabatxo abesbatza osatzen duten neska-mutikoak. Argazkia: Larraitz Arriolabengoa.

Aramaiok hartuko du aurtengo Arabako Haur Abesbatza Txikien Eguna. 110 ume elkartuko dira Aramaion kontzertu berezia eskaintzeko. Zuzendari lanak egiteko gonbidapen berezia egin diote Teresa Apeztegiari, Iruñako Orfeoi Txikiko zuzendariari. Kontzertua bihar izango da, zapatua, 18:00etan kiroldegian.

11:00etarako helduko dira neska-mutikoak Aramaiora. Goizean entseguak izango dituzte eskolako gimnasioan; ondoren, 13:30ean bazkaria izango dute eta 15:00etan berriro hasiko dira entseguekin. 

Kontzertua, kiroldegian 

Kontzertua kiroldegian egingo dute, 18:00etan. Emanaldiaren ondoren txokolate beroa banatuko dute gaztetxoen artean. 

Arabatxo federazioa

Arabako hau abesbatzen federazioa 1991an sortu zuten, lurraldeko haur abesbatzak sustatzeko asmoz. Gaur egun hiru ekintza nagusi antolatzen dituzte: Olentzero, Ostegun Gizena eta Haur Abesbatzen Eguna. Zortzi abesbatzak osatzen dute federazio; tartean, Aramaioko Papargorri abesbatza dago –zuzendaria: Larraitz Arriolabengoa–. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak