Eskolan egin beharrean, hotza egingo zuela eta, leku epelago baten egitea erabaki zuten aurten: Añai tabernan, hain zuzen ere.
80 urtetik gorako emakume taldetxoa batzartu zen egubakoitzean urteroko bingo jokoa egiteko. Itur Zuriko batzordekoak ere bertan izan ziren, eta batzordekide izandako bost bat emakume ere bai.
19:30ean hasi zen bingo partida. Kartoi bakoitzeko diru kopurutxo bat ipini zuten parte-hartzaileek; lerroa kantatzen zuenak heren bat eramaten zuen, eta bingoa abesten zuenak, bi heren. Partida eta gero, 21:30 aldera, afaria hasi zen. Afalostean, Bidezko Merkataritzako produktuak zozketatu zituzten, kutxa apainetan sailkatuta. "Urteetako ohitura da eta pozik ibiltzen dira zaleak; aurten ere hala izan da", esan du Itur Zuriko Lourdes Markaidek.