09:30ean geratuta zeuden Zuhaitz Egunaren harira antolatutako landaketan parte hartu behar zuten haur eta gurasoak. Hasieran, oinez joatekoak ziren Krutzetara, eta gero, eguraldi aurreikuspenak ikusita, autoz. Baina, zelaia elurtuta dagoenez, bertan behera uztea erabaki dute.
Antolatzaileek esan dute ez dakitela oraingoz beste aste bukaeraren batean egingo duten, eta jakinaraziko dutela hala baldin bada.