Helburua da euskararen erabilera bultzatzea oporraldia aprobetxatuz, bere erregistrorik ludikoena garatzea eta ondare kulturala sakonago ezagutzea. Martxoaren 29an, 30ean eta 31n izango da egonaldia, Manurgako aterpetxean.
Eraman beharreko materiala
Eraman beharrekoa da: arropa egokia, mendiko botak, lo-zakua, aldatzeko jantziak, garbiketarako gauzak.
40 euro izango da ikastaroa
Martxoaren 10a baino lehen eman behar da izena Aramaioko Udalean, 40 euro ordainduta. Aurkeztu beharko da: izena emateko fitxa beteta, osasun txartelaren kopia eta bankuko ordainagiria.
Ordainketa egin behar den kontu korronte zenbakia da: ES74 3035 0012 74 0120025862. Transferentziaren kontzeptu moduan ikaslearen izen-abizenak ipini.