Maider Aldaik irabazi du Martxoaren 8ko kartel lehiaketa

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko mar. 3a, 17:00
Martxoaren 8a iragarriko duen kartela Maider Aldaik egin du.

Maider Aldai Parrak irabazi du Emakumeen Nazioarteko Eguneko ekitaldiak iragarriko dituen kartela. Irudiaz gain, aukeratu duen leloa izan da: Kolpe, kolpe, kolpeka... josi ta josi, josi ta josi. Bihar, egubakoitza, egingo dute lehenengo ekitaldia: bingo-afaria egingo dute eskolan.

Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu Itur-Zuri elkarteak udalarekin elkarlanean. Ospakizunak hasteko bingo-afaria izango dute bihar iluntzean eskolako jantokian. 19:30ean bingoa egingo dute eta 21:00etan afaria –aurrez izena eman behar da–.

Etzi, zapatua, Mantazpitik ikuskizuna eskainiko du Kornermorea kolektiboak. Poesia musikatu emanaldia izango da eskainiko dutena. Kultura etxean izango da, 19:30ean. 

Maider Aldairen kartela 

Martxoaren 8an kartel lehiaketaren sari banaketa egingo dute kultura etxean, 18:00etan. Aurtengo irabazlea Maider Aldai Parra izan da. Irudiaz gain, aukeratu duen leloa izan da: Kolpe, kolpe, kolpeka... josi ta josi, josi ta josi.

Sari banaketaren ondoren bideo kafe emanaldia egingo dute kultura etxea, bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak