Herriko neska-mutikoek zuhaitzak landatuko dituzte, bihar

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko martxoaren 4a

Zuhaitz Eguna ospatuko dute bihar, zapatua, San Martin eskolak, Zuiako Kuadrillako tokiko agenda 21 sailak, Aramaioko Udalak eta Ikasleen guraso elkarteak antolatuta. Bi hitzordu egin dituzte: 9:30ean kiroldegitik irtengo dira oinez; eta, 11:00etan Kruzetan elkartuko dira.

Arropa eta oinetako egokiak 

Antolatzaileek nabarmendu dute arropa eta oinetako egokiak eramatea ezinbestekoa izango dela landaketak ahalik eta ondoen egiteko –aurreikusita dago euria egingo duela–. Amaieran hamaiketakoa egingo dute denek elkarrekin.

Zuhaitzen landaketa eta mendi ibilaldia familian egiteko aukera izango dute, hortaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak