Zapatuan aurkeztuko dute Erain Debagoiena elkartea, Sastiñan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko martxoaren 2a

Erain Debagoiena elkartearen aurkezpenean, aramaioarrak.

Erain Debagoiena elkartea zapatuan aurkeztuko dute Sastiñan, 13:00etan. Danok Sastiñara, herri galdeketa bat ereittiei ekin biher dotsegu eta! da aukeratu duten leloa. Ekitaldian parte hartu eta argazkiak sare sozialetan zabaltzeko deia egin dute.

Kaleetan jarri dituzten karteletatik txartelak hartu, argazkia egin eta sare sozialetan #nikbeERAIN traolarekin zabaltzeko mezua zabaldu dute.

Sinadura bilketa

Zapatuko ekitaldiaren amaieran sinadurak batuko dituzte eta ondoren mokadutxoa egongo dute trikiti soinuaz lagunduta.

#Aramaio. M5ean, 13:00etan

Erain Debagoiena elkartearen blogean bideoa ipini dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak