Goizean zazpi taldek taularatu zituzten bertso-sortak: Añanako taldeak, Gasteizko Kakiturrik, Aramaioko Ezjatzu gustaubiher-ek, Gasteizko Bertxotxoak, Judimendiko Gazte Asanbladak, Gasteizko Errexalak eta Gasteizko Babateroak-ek.
Bazkal osteko saioak bertso-guda izaera hartu zuen. Taldeak kanporatzeko guda formatuan aritu ziren bat-bateko lau talde, tartean, aramaioarrak. Errexala taldeak irabazi zuen bertso-guda.
Martxoaren 5ean, Oionen
Hurrengo saioa martxoaren 5ean izango da, Oionen. Lau taldek parte hartuko dute, tartean Aramaioko Elexpuru ta 4 taldeak. Goizean bertso-triki poteoa egingo dute eta bazkal ondoren bertso saio musikatua egingo dute.