Hark kontatzen du zela bigarren medikuarendako postua sortzerakoan, Aramaioko Udalak zehaztu egin zuela bataren zein bestearen jardunerako esparruak. Eta horrek zeresana eragin zuen herrian. Izan ere, "udal medikuak soldata udal aurrekontuetatik jasotzen bazuen ere etxez-etxeko bisitak ere kontuan edukitzekoak ziren diru sarreretarako eta, jakina, herria zatitu behar izateak ez zion Gartziarenari grazia handirik egin", kontatzen du.
Bigarren medikua aukeratzeko deialdian bost erantzun eskuratu zituen Aramaioko Udalak eta Ubarretxena izan zen eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuen bakarra. Eta berori aukeratu zuten. Baina ez zen erraza izan aukeraketarekin aurrera egitea, besteak beste, Estatuko Administrazioak atzera bota zuelako izendapena.
Borroka hasi zen orduan. Aramaioko Udalaren eta Estatuaren artean. Zer gertatu zen Ubarretxenarekin? Hots Begi Danbolinak blogak dakar erantzuna.