Lierni Altuna alkatea, Udal gobernuaren izenean, pozik dago lanok egiteko laguntza onartu duelako Aldundiak: “Proiektua eta obra zuzendaritza esleitu behar ditugu orain. Bi fasetan egingo dira obrak. 2016an 224.331 euro emango digute eta 2017an 210.840,67 euro”.
Oposizioa ere gustura
Aramaioko EAJk "atsegin handiz" hartu du proiektuaren onarpena: “EAJk Aramaion duen udal taldeak atsegin handiz ikusi du azken hauteskundeetan herritarrei egin zien hauteskunde-programa gauzatzen ari dela”.
Plan foralean bi obra handi egiteko laguntzak eskatu zituen Udalak iaz; bada, Matxin kaleko konponketak egiteko proiektua ez dute onartu. "Matxin kalerako beste konponbide batzuk aurkitzen hasi beharko gara", dio Altuna alkateak.