Zapatuan eta eguaztenean egongo da puntu berde mugikorra Aramaion

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko otsailaren 18a

Puntu berde mugikorra Ibarran egongo da etzi, zapatua, eta datorren eguaztenean, otsailaren 24an. Hainbat hondakin uzteko aukera eskaintzen du puntu berdeak, besteak beste, pilak, aerosolak eta tonerrak.

Puntu berde mugikorraren ordutegia izango da: zapatuan 10:00etatik 12:00etara; eta, eguaztenean, 11:00etatik 13:00etara. 

Eraman daitezkeen hondakinak dira:

  • motore-olioa
  • fluoreszenteak eta bonbillak
  • herbizidak
  • neumatikoak
  • pilak eta bateriak
  • aerosolak
  • pintura eta disolbatzaileak
  • toner eta informatika hondakinak

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak