Goiko lursailetatik eta saihesbidetik datorren ura bideratzeko, hasiera batean, obra txiki bat egin zuten iturrira ura bideratzeko. Baina, ez da nahikoa izan arazoa konpontzeko. Saihesbidetik datorren ura eta gaineko lur sailetatik datozenak ondo hartuak ez egoteak sortzen du arazoa; hala, behin behineko konponbidea jarri dute ura bidera ez joateko.
Urak sortzen dituen arazoak konponduta
Ura irteten den horma zatian urak jaso eta iturrira eramateko sistema bat jarri dute. Espaloiaren zati bat baliogabetzen du egin duten lanak, baina oraingoz pareko bidera ez da urik irteten. Modu horretan, urak sortzen dituen arazoak (ura izoztuz gero bidea labainkor egotea; bidea behar baino gehiago izorratzea...) konpondu dituzte.
Udala eta Aldundia elkarlanean
Udalak Aldundiarekin dihardu lanean –Aldundia da saihesbidearen jabea– arazoari behin betiko irtenbidea bilatzeko.