Alaiak erretiratuen elkarteak irteera antolatu du Malagara. Fuengirolako Hotel Fuengirolan hartuko dute ostatu. Antolatu duten ibilbidea izango da:
- Apirilaren 18an, Aramaio-Fuengirola
- Apirilaren 19an, Marbella-Puerto Banus-Benalmadena
- Apirilaren 20an, Antequera-Mijas
- Apirilaren 21ean, Malaga
- Apirilaren 22an, Ronda
- Apirilaren 23an, Nerja-Almuñecar
- Apirilaren 24an, egun librea
- Apirilaren 25ean, Fuengirola-Aramaio
410 euro
Bidaiaren prezioa 410 euro da. Bakarkako logelan egon gura duenak 160 euroko gehigarria ordaindu beharko du.
Plaza mugatuak izango dira
Izen-emate epea martxoaren 11ra arte izango da. Laboral Kutxan eman beharko da izena. Plaza mugatuak izango dira –55 plaza–.