Helburua da erakustea Arabak masiboki eta aho batez errefusatzen dituela Garoñako zentral nuklearraren jarduerari eusteko saiakera guztiak. Hala, martxoaren 19an egingo dute aldarrikapen ekintza, eta ahalik eta parte-hartzaileena izatea nahi dute.
Aramaioko alkateak, Lierni Altunak, baieztatu du ekitaldian izango dela; han izango dira, baita, Aramaioko EAJko hiru zinegotziak.