Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko kartel lehiaketa antolatu du Aramaioko Udalak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko ots. 11a, 11:30

Aramaioko Udalak kartel lehiaketa antolatu du "herrian emakumeen eskubideen defentsa bultzatzeko, gizarteko arlo guztietan". Lanak 2016ko otsailaren 24ko 14:00ak baino lehen aurkeztu behar dira Aramaioko Udaletxean. Irabazleak 200 euroko saria jasoko du.

Aramaion jaiotako edo Aramaion bizi den edonork parte har dezake lehiaketan. Martxoaren 8aren harira antolatutako lehiaketa da, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko. 

Lanak izan beharko duen formatua izango da:

  • Kartelaren neurria 50x70 zentimetrokoa izango da, gehienez.
  • Kartela formatu digitalean aurkeztu beharko da.
  • Teknika libre izango da.
  • Aramaioko armarriaren irudia agertu beharko da.

Testu librea izango du

Kartelak derrigorrez testu bat izan beharko du euskaraz; diseinuari ematen zaion garrantzi bera emango zaio testuari irabazlea nor den erabakitzeko. Horrez gain, Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2016 esaldia eraman beharko du kartelak.

Noiz aurkeztu behar dira kartelak

Kartelak 2016ko otsailaren 24ko 14:00ak baino lehen aurkeztu behar dira Aramaioko udaletxean. Bizente Goikoetxea plaza, 1. 01160 Aramaio. Telefono zenbakia: 945 44 50 16.

Lanak aurkezteko modua izango da: egilearen nortasuna azaldu gabe eta atzealdean lema bat duela aurkeztu behar dira kartelak. Horrekin batera, gutun itxi batean lema bera eta egilearen datuak adieraziko dira:

  • Izen-abizenak.
  • NAN zenbakia.
  • Telefono zenbakia.

Sariak

Banatuko dituzten sariak dira: irabazleak 200 euro eramango ditu eta bigarrenak 100 euro.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak