Aratusteak 2016

Musika estilo ezberdinak irudikatuz agurtu dituzte Aratusteak Aramaion

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko ots. 10a, 09:30

San Martin eskolan Aratuste-martitzena ospatu zuten atzo. Musika estiloak irudikatu zituzten neska-mutikoek; maila bakoitzak musika estilo bat hartu eta horren inguruko erakustalditxoa egin zuen. Mexikarrak, tuna, txaranga xelebrea, heavyak... izan ziren frontoian, gurasoen eta senideen txalo artean. Ondoren, txokolate beroa izan zuten eskolan.

Behar bezala agurtu zituzten Aratusteak San Martin eskolako neska-mutikoek. Frontoian egin zuten ekitaldi nagusia. Haur Hezkuntzakoak mexikarrez jantzita agertu ziren agertokira; dantzan ibili ziren mariachien erritmoan.

Erakustaldia

Ondoren, LH-koen txanda izan zen. Mailaka banatuta irten ziren agertokira. Lehenengo mailakoak batukada mozorrotu ziren, eta irakaslearen laguntzarekin dantzan jarri zuten frontoia. Bigarren mailakoak tuna mozorrotu ziren. Gitarra eskuetan, ondo baino hobeto pasa zuten neska-mutikoek. Hirugarren mailakoek txaranga xelebrea irudikatu zuten. Koreografia eta guzti, ederto ibili ziren euren instrumentuak jotzen. Laugarren mailakoek country doinuak eraman zituzten frontoira. Bosgarren mailakoak heavy doinuekin irten ziren agertokira. Ileak mugituz eta gitarra gogor joz ibili ziren, ikusleen txalo artean.

Txokolate beroa

Frontoiko erakustaldia amaitutakoan eskolara joan ziren txokolate beroa hartzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak