"Haurreskolako langileekin materiala aztertu eta txukundu ostean, erabiltzen ez diren eta soberan dauden gauzak, egoera berri edo onean daudenak, almazenean alperri galtzen eduki beharrean Aramaioko herritarrei eskaintzea erabaki dugu", azaldu du Lierni Altuna alkateak ohar bitartez. Modu horretan, berrerabilpena bultzatu gura dute kontsumoaren aurretik.
Eskainiko dituzten objektuak
Herritarrei eskainiko dizkieten gauzak dira:
- umeendako jostailuak
- hainbat pelutxe
- kuxin lunbar bat
- 2 arrainontzi
- 10 plastikozko adur-zapi
- 2 hamaka
- trona bat
Eskaerak Udalean egin behar dira
Interesa duenak Udalean egin beharko du eskaera otsailaren amaiera baino lehen. Objekturen batek eskaera bat baino gehiago izango balu zozketa egingo lukete.