Ekintzekin aurrera jarraitu
Urtero egiten dituzten ekintzekin aurrera egitea adostu dute: ikastaroekin, Uemak eskaintzen duen zerbitzua berdindu edo indartu eta Txirritolaren ipuin lehiaketarekin, besteak beste.
Aurten indarrak non ipini behar dituzten erabakitzerakoan, bat etorri dira elkartutako guztiak. Bi arlo jorratuko dituzte: sentsibilizazioa eta elkarlana.
Egoera neurtuko dute
Sentsibilizazioa jorratzeko euskararen erabileraren kale neurketa egitea erabaki du Udalak. Modu horretan, egoera zein den eta ze taldetan dauden hutsuneak ikusiko dute: "2012an egin zen azkena; aurtengo neurketarekin tendentzia zein izan den ikusiko dugu", dio Mondragonek.
Horrez gain, Udalak bere esku dituen baliabideak erabiliko ditu euskararen inguruko mezuak zabaltzeko, "tantaz tanta". Asmoa "erabilera indartzea" izango da. Gainera, herriko eragileekin batzarrak egingo dituzte.