Mozorro lehiaketa 18:00etan izango da. Sariak bi mailatan banatuko dituzte: haurren maila eta 14 urtetik gorakoena. Bietan sariak berdinak izango dira: lehenengoari 90 euro emango diote; eta bigarrenari 36 euro. Originaltasuna ere sarituko dute. Bi sari emango dituzte: 48 euroko lehenengoa eta 30 eurokoa bigarrena.
Ondoren txokolate beroa eta Txiki jaia izango dute. Musika jartzen Nemux Sonido taldea ibiliko da.
Martitzenean, eskolan
Aratuste-martitzenean eskolakoek egingo dute ospakizuna. 14:00etan eskolatik irten eta desfilean joango dira herriko plazaraino. Musika estiloak izango da aurten aukeratu duten gaia. HHkoak mexikarrez mozorrotuko dira; LH 1-ekoak batukada; LH 2-koak tuna; LH 3-koak txaranga; eta, LH 4 eta 5-ekoak heavy.
Sastiña aurrealdean, gela bakoitzak bere aurkezpena egingo du. Ondoren eskolara itzuliko dira desfilean, eta txokolatea hartuko dute eskolako aterpean. Eguraldi txarrarekin, frontoian egingo dituzte ekitaldiak.