Eskolako umeak Santa Agedaren omenez koplak abesten ibili dira gaur goizean. 9:00etan hasi dute eguna. Lehen Hezkuntzako neska-mutikoak auzoetara joan dira; Haur Hezkuntzakoak, aldiz, kalean ibili dira. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan hamarretakoa jan dute; eta, azkeneko kopla okindegiaren aurrealdean abestu dute 2 urteko umeekin batera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.