Aramaioko Udaleko ataria .eus izango da aurrerantzean. Aldaketa gauzatzeko lanean ari dira informatikariak, eta horregatik egunotan ez dago ikusgai Udaleko ataria. Uste dute laster izango dela berriro ere martxan eta ikusgai. Horrez gain, udaleko helbide elektroniko guztiak ere .eus izango dira aurrerantzean, eta ez orain arte bezala .org. Informazio edota eskaera orokorretarako helbidea udala@aramaio.eus izango da, adibidez.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.