Ekainera bitartean egin behar diren ekintzak antolatzeko, diru kontuak eramateko, komunikazioaz arduratzeko, galdeketa egunean informatika lanak egiteko, mahaietan egoteko... jendea behar da.
Horregatik, herritarrak animatu nahi dituzte horrelako talderen batean lan egiteko gauza izanez gero, eurekin harremanetan jartzeko. Horretarako bi bide jarri dituzte: 649 061 341 telefono zenbakia edo gureeskudagoaramaio@gmail.com helbide elektronikoa.
Gainera, zalantzak argitzeko bilera irekia egingo dute bihar, martitzena, 19:00etan, Aramaioko zinema aretoan.