Talde batek Eguzkierripa aldera egingo du eta besteak, Zalgotik Arraga aldera. Kantuan ibili ostean, Iturrieta sagardotegian elkartuko dira denak bazkaltzeko. Arratsalde partean kalean ibiliko dira.
Bertsoak eta trikitia
Lau talde ibili dira antolakuntza lanetan: bertsolariak, trikitilariak, eta Bizente Goikoetxea eta Papargorri abesbatzak. Hala, gurean ezagunak diren Santa Ageda abestiez gain, bertsolariek bat-batean abestuko dute, eta trikitilariek musika jarriko dute.
Iluntzean erretiratuen elkartean egingo dute afaria, egunean zehar jasotako generoarekin.