Programaren helburua da bi hilabete horietan desertuan izaten dituzten tenperatura altuetatik babestea haurrak; gainera, azterketa medikua egiten zaie eta modu horretan oinarrizko arazoak konpontzen zaizkie.
Elkarbizitza hori bi aldeentzat da aberasgarri: batetik, haurrek saharar errefuxiatu kanpamentuetatik oso ezberdinak diren gauzak ikasten dituztelako; eta, hemengoentzat herri xume horrek dituen baloreak, kultura eta egoera ezagutzeko aukera izaten dutelako.
"Zure elkartasuna behar da"
Sahara eutsi elkarteak dio programa hau aurrera eramateko behar den bakarra "elkartasuna" dela. Horregatik, herritarrak animatu nahi dituzte programan parte hartzera.
Urrian izan zituzten uholdeak
Urrian izan zituzten uholdeen eraginez, aurten, inoiz baino familia gehiago behar dira, milaka haurrek handik ateratzeko beharra dutelako. Interesatuek idatzi saharaeutsi_elkartea@hotmail.com helbidera edo deitu 679 828 784 eta 647 318 565 telefono zenbakietara.
Arabako elkartea da
Sahara eutsi elkartea orain dela zazpi urte sortu zuten, eta Arabako harrera familiekin egiten du lan. Elkarte horren bitartez, iaz, haur saharar bat egon zen Aramaion.