'Aramaioko mediku zaharra. Bertsoz'

Ubane Madera 2016ko urt. 27a, 08:31
Zeferino Gartziarena, makilarekin.

"Zeferino Gartziarena medikuak, 1919tik Aramaion aritu zenak, oso oroitzapen ederra utzi zuen herritar guztiengan. Eta oraindik ere askok dugu buruan Gartziarenaren irudia, alde batetik bestera bere maletatxoarekin, makila eskuan hartuta, baserriz baserri ibiltzen zelarik. Berrogei urte egin zuen horrela eta tarte luze horretan denetariko anekdotak utzi zituen"; bada oroitzapenok bertso eran jaso ditu Josemari Velez de Mendizabal historiagileak.

Hain justu ere, Jesus Zabala aramaioarrak egindako bertsoak dira Hots Begi Danbolinak blogean partekatutakoak –bertsoak bertan irakurgai–. Jesus Zabalak Salesango Julian Untzuetari entzundako gertaeretan daude oinarrituta bertsoak. Norbaiti kantatzeko grina etorriz gero, Habanera doinuarekin kantatzekoak direla jakin beza. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak