Otsailaren 12ra arte egongo da izena emateko aukera. Mezu bat bidali beharko da go.ginkana@gmail.com helbidera ondorengo datuekin: izen-abizenak, taldean aurkeztuz gero taldearen izena, adina, kontaktua eta ikastetxearen izena.
Bost proba izango dira
Probak ondorengo egunetan argitaratuko dira: otsailaren 12ra arte lehenengoa; otsailaren 15ean; otsailaren 22an, otsailaren 29an; eta, martxoaren 7an. Astebeteko epea izango dute probak egiteko, eta martxoaren 14a izango da probak aurkezteko azkeneko eguna.
Sari banaketa martxoaren 18an izango da. Irabazleak 600 euroko bonu saria irabaziko du, eta parte-hartzaile guztien artean sari berezi bat banatuko dute.