Atleta onenen moduan
Bertsotloia izango dute lehenengo ekitaldia. Izarrako taberna bakoitzean atleta onenen moduan egin beharko dute bertsotan taldeetako ordezkariek: 100 metro oztopo, 200 metro lauak, maratoia... Ondoren bazkaltzera joango dira Behekoiturri elkartera –izen-ematea itxita dago–. Bazkalondoren, talde guztien artean bertso erronkak egin beharko dituzte, 16:30ean hasita.
"Lehiaketatik gutxi du"
Aramaiok bi talde izango ditu kuadrilla artekoan: Elexpuru ta 4 eta Ezjatzu gustaubiher. "Topaketa hauen bitartez bertsolaritza herrikoia bultzatu nahi dugu; lehiaketatik gutxi du eta herrikoitik asko", dio Xabi Igoa Aramaioko bertsolariak.
Bi urtean behin egiten dute kuadrilla artekoa; helburua da txapelketa nagusira aurkezten ez diren bertsolariek plazetan abesteko aukera izatea. Biharko erronkaz, Igoak dio harrotasuna izango dutela jokoan eta "sari batzuk" banatuko dituztela.
Erronkak kuadrillako egingo dituzte, eta azkeneko erronkan –martxoaren 12an, Argantzunen–talde guztiek parte hartuko dute –14 talde–.