Familia ugariei, desgaitasunen bat dutenei edo 65 urtetik gorakoei zuzendutako Bat txartela Udalean eska daiteke

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko urt. 15a, 13:00

Orain arte Bat txartel arrunta eskatzeko aukera egon da Aramaioko udalean; bada, aurrerantzean, familia ugariei, nagusiei eta desgaitasuna dutenei zuzendutako txartelak ere udal bulegoetan ateratzeko aukera egongo da. “Horiek eskatzeko inprimaki batzuk bete behar dira; gero, gu arduratuko gara Gasteizera eraman eta txartela ematearekin”, dio Lierni Altuna alkateak.

Familia ugariei, desgaitasunen bat dutenei eta 65 urtetik gorakoei zuzendutako txartelak eskuratzeko baldintza batzuk bete behar dira. Informazio gehiago udal bulegoan eskura daiteke. 

Txartel hori lortu nahi dutenek hainbat dokumentu aurkeztu beharko dituzte, eta inprimakiak bete.

Autobus zerbitzua hobetzen 

Autobus zerbitzu publikoak izan dituen aldaketan gainean herritarrek egindako 148 eskaera jaso dituzte Udalean. Eskera guzti horiekin zirriborroa egin eta abenduan batzartu ziren Udal arduradunak eta Aldundiko arduradunak: “Zerbitzua martxan jarri aurretik hainbat eskera egin genituen baina ez ziguten kasurik egin; gainera, Gobernu aldaketa egon zen eta Aldundi berriak erabaki zuen zerbitzua martxan jartzea eta ondoren egitea aldaketak. Abenduan egindako batzarrean esan ziguten guk egin ditugun eskaerak aztertu ondoren, jendearen erabilera kontuan hartuta aldaketa batzuk posible ikusten dituztela; batez ere Arrasate eta Aramaio arteko linean. Gasteizerako linean zailago ikusten dituzte aldaketak, baina hala ere ahaleginduko direla esan digute”, azaldu du Altunak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak