“Euria egiten duenean ura nahastuta etortzen da; depositu berriak arazo horiek gutxitu eta zerbitzua hobetuko du”, azaldu du alkateak.
Mila metro kubiko
Aldundiak onartu duen proiektuak 543.462,36 euroko kostua izango du eta proiektu honen bidez 1.000 m3 biltegi erreguladorea egingo da. Biltegi hori gaur egun Ibarran dagoenaren ordez egingo da. Proiektua onartuta dago eta orain esleipena egitea falta da.
Aramaioko EAJk, ohar bidez, hau dio egingo duten depositu berriaren gainean: “Egingo diren lan horiei esker, Aramaiok iraganean izan zuen ekipamendu eta egitura maila berreskuratuko du”.
Uraren gaineko ikerketa
Bestalde, Udal Gobernuak azaldu du Aramaioko uraren gaineko ikerketa bat egitea ere onartu duela Aldundiak. “Aramaio oso hedatuta dagoen herria da eta depositu asko ditugu. Etxaun aldean ur asko dago eta kalitate handikoa; gertatzen dena da beste aldean, Azkoaga inguruan, ura badagoela, baina sulfurosoa. Gainera, trenaren obren ondorioz iturburu asko galdu dira”, azaldu du alkateak.
Aramaioko ur-horniketari dagokion lehen mailako sarearen hobekuntza-azterketa egingo du LKSk, 17.300 euroko kostuarekin. Hala, Aramaioko auzoetako ur-horniduraren sistemak hobekuntzak izango ditu.