Zapatuan aurkeztuko dute Arabako Bertso Kuadrilla artekoa

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko urt. 12a, 12:00

Zapatuan, urtarrilaren 16an, Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren aurkezpena egingo dute, eta ondoren bazkaria. 11:30ean izango da aurkezpena, Trebiñuko herriko plazan. Arabako bertsozale elkartearen ordezkariak eta bat-bateko taldeetako ordezkariak egongo dira aurkezpenean. Aramaiok bi talde izango ditu. 

Aurkezpena zapatuan izango da, 11:30ean, Trebiñuko herriko plazan. 14 taldek hartuko dute parte Arabako Bertso Kuadrilla arteko lehian; horietatik bi aramaioarrak izango dira.

14:30ean bazkaria izango dute Roa jatetxean. Bazkal ostean saioa egingo dute, 16:30ean.

Batzar orokorra

Gainera, aukera aprobetxatuko dute batzar orokorra egiteko. 12:30ean izango da Trebiñuko udal aretoan. Ekaitz Elorriaga Arabako Bertsozale Elkarteko lehendakariak emango dio hasiera batzarrari. 

Lehenengo saioa

Urtarrilaren 23an saioa egingo dute Izarran. Han, Aramaioko bi taldeek parte hartuko dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak