Turismo eta termalismo programan parte hartzeko baldintzak dira:
- %33 edo gehiagoko ezintasuna onartuta izatea, eta %50a baino gehiagokoek lehentasuna izango dute.
- 16 urte baino gehiago izatea; 16 urte baino gutxiagokoek beraien aita, ama edo tutoreen baimena beharko dute.
- Ohiz kanpo, haiek gabe bidaiatzea ezinezkoa dela justifikatuz gero, onuradunen 16 urte baino gutxiagoko seme-alabak joan daitezke.
- Laguntzaile batekin joan daitezke eguneroko oinarrizko jarduerak gauzatzeko gaizki moldatzen badira edota gurpil-aulkia erabiltzen dutenak bakarrik.
Eskaerak urtarrila eta martxoa bitartean egin behar dira; irteera data baino bi hilabete lehenago egin behar da eskaera.