Bilboko manifestaziora joateko txartelak Añain eros daitezke

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko urt. 5a, 16:41

Sarek deituta Mugi daitezen harriak lelopean manifestazioa egingo dute zapatuan, urtarrilaren 9an, Bilbon eta Baionan. Aramaiotik autobusa jarri dute Bilbora joateko: 10 eurotan daude txartelak salgai Añai tabernan.

Barikura arte egongo da aukera txartelak erosteko. Autobusa biribilgunetik irtengo da, zapatuan, 15:00etan. Manifestazioaren ondoren hartuko dute itzulerako autobusa.

Txartelak 10 euroren truke daude salgai Añain.

Euskal presoen etxeratzea aldarrikatzeko eta haien eskubideen alde deitutako manifestazioa izango da Bilbon eta Baionan egingo dutena. Manifestazioa 17:00etan hasiko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak